Diario Vasco

Pilsengo Ceska Písen Choir abesbatzaren kontzertua bihar Salbatore parrokian

Txekiarrak. Pilsen herriko abesbatzak emanaldi ederra eskainiko du bihar Salbatore elizan.
Txekiarrak. Pilsen herriko abesbatzak emanaldi ederra eskainiko du bihar Salbatore elizan.
  • Txekiatik datorren abesbatza 20:30ean hasiko du emanaldia

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Donostia-Pilsen kulturen arteko elkargunea izenburupean antolatu du Donosti Ereski Elkarteak urriaren 1ean, bihar iluntzean, 20:30etik aurrera Salbatore Deunaren parrokian izango den kontzertua. Musika sakratu txekiarra eta Pilsengo eskualdeko folklorearen hainbat pieza interpretatuko dituzte Ceska Písen Choireko partaideek larunbateko saio berezi honetan.

Pilsengo Ceska Písen Choir abesbatza Donosti Ereski Abesbatzak 2015ean Pilsen Europako Kultura Hiriburu zela-eta egindako bisitari erantzunez etorri da Euskadira eta emanaldi ezberdinak egingo dituzte gure artean. Bi kultura-hiribururen proiektuari jarraipena emanez, txekiar abesbatzak zenbait kontzertu emango ditu irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean. Hauetariko bat, bihar emango duen kontzertua, Getarian izango da.

Pilsen (Txekia) hiriko CesKaPísen Choir, 1954. urtean sorturiko abesbatza mistoa da eta 38 abeslarik osatzen dute. Euren 60 urteetako ibilaldian ondo merezitako ospea lortu dute eta gaur egun esan genezake onentxoen artean kokaturik dagoela, bere lurraldean ez ezik Txekia Errepublika osoan ere.

Euren errepertorio zabalak aldi musikal guztiak lantzen ditu, Errenazimentutik hasi eta gaur egundainokoak barne; folklore txekiar kantak, antzinako musika eslabiarra. Euren errepertorioa etengabe zabalduz, konposatzaile alemaniar, ingeles, errusiar, italiar, frantziar eta espainiarren lanak interpretatu dituzte.

CeskaPisen Choir abesbatzak, erregularki euren hiriko kultur bizi-tzan bezala, lurralde txekiar osoan ere parte hartzen du.

1.000 kontzertu baina gehiago eman ditu, 2 disko grabatu eta euren folkloreko moldaketa ezberdinez osaturiko 100 lan baino gehiago eskaini dituzte. Gainera dozenaka abesti aurkezten dituzte, konposatzaile txekiarrenak eta baita nazioartekoenak ere, bai a capella edo instrumentu musikal talde profesional eta ospe handiko bakarlari baten laguntzaz.

Jaialdi eta txapelketa ugaritan hartu du parte, non goraipamen handiak lortu ditu, azpimarratuz euren interpretazio artistikoa, entonazio garbi eta zehatza, errepertorio eta aho espresioa. Parte hartze askotan sari bikainenak eta goraipamen handienak bereganatu izan ditu.

Interes bereziko taldeaz ari gara. Bere helburu nagusiak hauexek dira: musikarako maitasuna, harreman berriak sortzea, ekintza kulturalak trukatzea eta interpretazio bide berriak bilatzea. Abesbatza osatzen duten kideen eta entzuleen gozamenerako abesten dute.

Abesbatzaren bataz besteko adina 45 urtekoa da baina gazte eta helduak osatzen dute, horrela 23 urteko edo 76 urteko abeslariak topa ditzakegu elkarrekin kantuan. Emanaldi bikaina izango da zalantzarik gabe beraz ez ahaztu kontzertua.

Pilota partidak

Eskuz binakako Gipuzkoako txapelketaren barne gaur arratsaldeko 19:00etan hasita ondorengo pilota partidak jarriko dira jokoan; jubenil 2. mailan Gure Txeru (Etxaniz eta Ostolaza) eta Zumaia aurrez aurre. Ondoren jubenil 1. mailako partidan Gure Txeru (Aristi eta Zenekorta) Azkoitiaren aurka.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate