Diario Vasco

Gaur umeen eguna, Aizarnazabalen

Bolo txapelketak jende asko erakartzen du.
Bolo txapelketak jende asko erakartzen du.

XXXII. Sagardo lehiaketako irabazlea Sarasola Berrikoa izan zen, Iturri bide bigarren eta Intxorregi hirugarren; jende asko hurbildu zen sagardoa eta txorizoa dastatzera, baita bolo txapelketa ikustera, Manuel Etxeberria gailendu zelarik eta bingoan jolastera ere.

Atzoko Samiel egunaren ondoren, gaur umeen eguna izango da, goizeko 10:30ean Alkate txikia izango delarik eta ondoren, 13:00ak arte eta arratsaldez 15:00-18:00etara puzgarriak. Apar festa 13:00etan izango da piska bat busti nahi duen ororentzat.

Arratsaldeko 18:00etan zezen txikiak eta merendola, eta buruhandiak. Arrats partean eta gaueko hamabietatik aurrera Egan taldea izango da. Eta barre egin eta ondo pasa nahi dutenek, hitzordua dute gaueko 22:00etan Atari Soro frontoian 'Gure herriyan kistonak' antzezlana ikusteko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate