Diario Vasco

Crowdfunding kanpaina, 'Gipuzkoako Historiaren Sintesia' argitaratzeko

  • Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak jarri du martxan proiektua

Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak proiektu bat jarri du martxan, 'Gipuzkoako Historiaren Sintesia' argitaratzeko. Proiektua egiteko, Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du; baina diruaren zati bat falta zaie eta, horregatik, crowfunding kanpaina bati ekin diote, falta zaien diru hori osatzeko. Crowfunding kanpaina goteo.org plataforman abiatu dute eta, horren bidez, edozein herritar zein erakundek aukera dauka egitasmoa diruz lagun-tzeko.

Orioko Udalak, egitasmoari interesgarri iritzita, horren berri zabaltzen laguntzea erabaki du. Egitasmoari 'Bardulia Nunquam Superata' izena jarri diote eta asmoa da Gipuzkoako Historiaren Sintesia osatu eta publikatzea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate