Diario Vasco

Arroabean ekainean izango den Eskola Txikien Jaia antolatzeko bilera gaur

Ikaztegietako festan jaso zuen lekukoa Arroabeak.
Ikaztegietako festan jaso zuen lekukoa Arroabeak. / K. A.
  • Bilera Arroabeko kultur etxean izango da, arratsaldeko seietan

2017ko ekainaren 11n Arroabean Eskola Txikien Jaia izango da, eta hau antolatzeko hamaika prestakizun egiten hasi beharra dago. Ekimen honen bultzatzaileek lehengo bilerara deitu dute pausoak ematen hasteko.

Bilera hau gaur, arratsaldeko 18:00etan izango da, Arroabeko kultur etxean. Bertan, besteak beste, festaren logoa erabaki, batzorde desberdinak antolatu (ekonomia, salmentak, ikuskizunak, zerbitzuak eta trafikoa) eta antzeko gaiak jorratuko dituzte.

Bestalde, festaren antolakuntzan hainbat lan desberdin egiten parte hartzeko prest daudenak 943.14.70. 44 telefonora deitu (Jexux) edo guraso elkarteko korreora, sakulupe@gmail.com, idatzi dezakezue.

Amalda abesbatza bilera

Amalda abesbatzak 2016-17 ikasturtearen informazioa jasotzeko Guraso Bilera egingo du gaur, arratsaldeko 18:00etan, Abesbatzaren lokalean (Idiazpi auzunea).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate