Diario Vasco

Udalak euskara ikasteko diru-laguntza deialdia egin du

'Kale Irekiak' prozesuaren aurkezpena izan zen atzo.
'Kale Irekiak' prozesuaren aurkezpena izan zen atzo.
  • Behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrek matrikula gastuak ordaintzeko balioko du

Udalak behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrek euskara ikasteko diru-laguntza deialdia martxan jarri du. Behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrek euskara ikas dezaten matrikula gastuak ordaintzeko dirua aurreratzen du udalak, horretarako hainbat baldintza bete behar direlarik.

Izan ere, Udalari garrantzitsua iruditzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordaintzeko arazo bereziak dituzten herritarrak. Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie.

Diru-laguntza hauen onuradun izango dira: Usurbilen erroldatuta egonik, behar ekonomiko berezia duten euskara ikasleak. Ikastaro hauek 2016ko uztailetik 2017ko ekainaren 31 bitartean egindakoak izango dira. Diru-laguntza hauetarako eskaerak Euskaltegiko matrikula egiten denean aurkeztu beharko dira. Diru-laguntzen zuriketa, berriz, 2017ko uztailaren 3tik 7ra bitartean egingo da.

Diru-laguntza kopuruak izenda-tzeko kontuan izango diren irizpideak Euskara ikasleentzako diru-laguntza oinarri orokorretan jasotzen direnak berak izango dira.

Onuradunek, diru-laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete behar dituzte: Usurbilen erroldatua egotea, gutxienez, ikastaro osoan zehar, %80ko asistentzia izatea. Autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea eta gutxieneko aprobetxamendua gainditzea, Eus-kaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa.

Matrikula aurreratzen ari direnez, euskaltegian gaindituko den urratsaren estimazioa da hemen egingo dena. Ikasturtea amaitutakoan aurkezten den agiriaren arabera diru-laguntzaren egokitzapena egingo da.

Diru-laguntza hau jaso ahal izateko, diru-sarreren gehieneko mugak, kide kopuruaren arabera, hauek izango dira: Kide bat: 625,58 euro hilean; 2 kide: 803,31 euro hilean; 3 kide edo gehiago: 888,62 euro hilean.

Bestalde, Udalak onartu berri ditu 2015/2016 ikasturtean euskara ikasi dutenei izendatu zaizkien dirulaguntza onartu ditu. Gogoratu, aurten, aurrenekoz, usurbildar guztiek %100eko diru-laguntza jaso dutela (500 euroko mugarekin) Aisialdiko ikasketak egin dituzten herritarrei izendatutako dirulaguntzak ere onartu dira.

Espazioak berrantolatuz

Azkenik, espazio publikoak berrantolatzeko helburuarekin, Udalak azaroaren 2a bitartean luzatuko den 'Kale Irekiak' izeneko prozesua abiatu zuen atzo. Partehartze bitartez bideratuko den egitasmoa ezagutarazteko asmoz, udal ordezkariek zein antolatzaileek aurkezpena burutu zuten atzo goizean Mikel Laboa plazan. «Kaleek, plazek, errepideek, aparkalekuek... pisu handia dute gure eguneroko bizitzan. Hala ere, norentzako diseinatu dira? Pentsatuta al dago Usurbil oinez mugitzeko? Eskolara joateko? Erosketak egiteko? Herriko plazak egokiak al dira gure haur, gazte eta adinduentzako?» galdegin dute. Galdera horiei erantzunak emateko, berriz, herriko sektore ezberdinei zuzendutako bilera irekiak antolatu dituzte hurrengo hilabeterako.

Prozesua nolakoa izango den azaltzeko, udalak aurkezpena egin zuen herriko zenbait eragile eta gainontzeko alderdi politikoekin batera. «Lehendabizi nolako Usurbil nahi eta behar dugun erabakiko dugu herritarrok parte hartze bidez» azaldu zuten. Jarraian, teknikari adituek Plan Zuzentzailea idatziko dute herritarren ekarpenekin, hurrengo urteetan aurrera eramango diren proiektuen euskarria. Eta buka-tzeko, herritarrek lehentasunak finkatuko dituzte, Udalak horiek aurrera eramateko konpromisoa hartu baitu».