Diario Vasco
Aiako Laurgain auzoa.
Aiako Laurgain auzoa.

San Migel festak gaur Laurgain auzoan

  • Meza, herri kirol jaialdia eta bazkari herrikoia izango dira

San Migel jaiak gaur Aiako Laurgain auzoan, meza, herri kirol jaialdia eta bazkari herrikoiarekin. Hasteko, goizeko 11:00etan meza nagusia izango da; ondoren, hamaiketakoa eta eguerdiko 12:30ean hasita, herri kirola jaialdia. Bertan, harri handiekin txapelduna dugun Jokin Eizmendi zarauztarra eta berarekin batera Agustin Landarbide, eta Landarbideren iloba den Josu Urbieta arituko dira. Hain zuzen, Josuk bere lehen plazaratzea joan den urtean Laurgain-go festetan egin zuen, 'Laurgaingo harriarekin' hain zuzen. Harrijasotzaileekin batera, 'Biurri' eta Mugertza aizkolariek ere bere lana egingo dute.

Herri kirol jaialdiaren ondoren, bazkari herrikoiarekin jarraituko du festak.