Diario Vasco

Herriko espazio publikoa berrantolatzeko saioak egingo dira

Herriko espazio libreen antolamendua eta herritarren mugitzeko moduak zehaztuko dira.
Herriko espazio libreen antolamendua eta herritarren mugitzeko moduak zehaztuko dira.
  • 'Kale irekiak' partaidetzazko prozesu zabaleko lehen ekimena izango da gaur goizean

Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria lantzen hasia da udala. Udalak gaur ekingo dio Mugikortasun Plana diseina-tzeko prozesuari. Espazio publikoaren berrantolaketa da aztertuko dutena, bertan zehaztuko baitira herriko espazio libreen antolamendua eta herritarren mugitzeko moduak. Horrez gain, genero ikuspegia ere txertatuko da plan horretan.

Udalak prozesu partehartzaile bat jarriko du abian ikuspuntu zein errealitate ezberdinak ezagutu asmoz. 'Kale irekiak' partaidetzazko prozesu zabala diseinatu da, herritarrekin batera lanketa sakona egiteko. Horregatik, hausnarketa konpartitua izatea beharrezkoa dela iritzi dio udalak, eta herritarrek bertan parte hartzea gustatuko li-tzaiekeela azaldu du Udalak.

Azken finean, nolako herria nahi dugun irudikatuko da bertan: gure umeek non jolastu eta ikasiko dute? zein natur gune babestuko ditugu? nola berrituko ditugu industriaguneak? non kokatu eta zabalduko ditugu industriagune berriak? non etxebizitzak? nola mugituko gara batetik bestera? zein jarduera ekonomiko eta sozialetara bideratuko dugu gure ahalegina?

Lehendabiziko hitzordua gaur eguerdiko 11.30etan izango da. Kalean egingo dute prozesuaren aurkezpena, azoka eguna dela aprobetxatuz eta Udarregiko irteera orduarekin batera. Hurrengo asterako, urriaren 3an, 4an eta 5ean, 3 Wold kafe prestatu ditu udalak Aginagan, Zubietan eta Potxoenean. Herriari buruz hitz egin ahal izango da kafetxo bat hartuaz.

Urrian ere beste saio parte har-tzaile gehiago izango direla ere aurreikusi du udalak. Urriaren 17tik 20ra haurrak izango dira protagonistak.

Ikastolarekin elkarlanean hainbat saio burutuko dira umeekin beraien Usurbil marraztu, oztopo eta beharrak identifikatu eta proposamenak jasotzeko.

Urriaren 19an eta 26an emakumeen topaketak izango dira Potxoenean, bideo emanaldia eta hausnarketa egingo da 19an eta ibilaldia herrian zehar 26an. Urriaren 22an eta azaroaren 2an batzarrak aurreikusi dituzte Potxoenean. 'Eguneroko bizimodua eta mugikortasuna' landuko dute urriaren 22an eta urriaren 2an aurreko egunetan sortu eta aztertutako materialean oinarrituta konponbideak, hobekuntzak eta aldaketak proposatuko dituzte.