Diario Vasco

Eskaera udal ordezkariei, zabor jasotze sistemaren inguruan

Udal Gobernu berriak egungo zabor jasotze sistema aldatuko zuela iragarri zuenetik, bosgarren edukiontzia sistema ezarriz, herritar talde bat sinadura biltzen hasi zen, «edozein aldaketa adostutakoa eta egungoa hobetzeko bakarrik izan zedin, orain dagoenarekin gertatzen den antzera».

Orain, idatzi honen bidez, herritar talde honek zera adierazi nahi diote herritarrei: «udako geldialdiaren ostean herriko jaiak izan ditugu eta, hori gutxi balitz, ondoren hauteskundeak. Hondakinen kontua patxadaz hartu nahi dugula esan genuen, ez ditugula gauzak nahastu nahi, baina hemen gatoz berriro garrantzitsua den kontu honekin. Uztaila amaieran udalean idatzi bat sartu genuen, ordezkaritza duten taldeekin bilera egin nahi genuela eskatuz. Idatzizko erantzunik jaso ez dugunez, bigarrenez eskaera bera sartu dugu. Momentuz 720 herritarren sinadurak bildu ditugu, ia guztiak kaskoan. Oraindik ez dugu sinadura bilketa itxi- tzat ematen eta norbaitek sinadura eman nahi badu izango du aukerarik. Dena den, gure eskaerak herritarrongan izan duen harrera beroari erreparatuz, zorionak eta eskerrak ematea baino ez zaigu geldi-tzen. Argi dago egungo hondakinen bilketa-sistemarekin jarraitzea hobesten dugunok zeresana dugula eta gure iritzia entzutea eskatzen dugu. Adostasunez ezarritako sistema da egungoa. Aldaketarik bada, aurretik adostea eta eztabaidatzea eskatzen dugu. Beraz, udal ordezkariei gure iritzia eta ideiak entzuteko eskatzen diegu».

Kiroldegiko eskaintza

Laster batean jarriko dira berriro ere kirol ikastaroak martxan Zestoako kiroldegian. Aurten ere cicling, pilates, integral fit, zunba eta antzeko kirol ekimenak izango ditu aukera-gai. informazio gehiago eskuratu edo izena emateko kiroldegira jo edo 943.14.79.42 telefonora deitu.