Diario Vasco

Udalbatza bilduko da gaur arratsaldean dozena erdi gai aztertzeko

Udalbatza bilduko da gaur arratsaldeko 19:30ean udaletxeko batzar aretoan, dozena erdi bat gai jorratzeko. Aztertuko diren gaien artean, onar-tzea, egoki bada, Orioko udal langileen ordainsariak igotzea 2016an. Era berean, adjudika-tzea, egoki bada, Orioko kale-garbiketa zerbitzuaren kontratazioa. Beste gai bat, Orioko hiri hondakin solidoen bilketa eta garraio zerbitzuaren kontratazioa adjudikatzea.

Mozioak

Era berean, EH Bildu eta PSE-EE talde politikoek aurkeztutako mozioa, kaleratzeen, pobreziaren eta desberdintasunaren kontrako neurriak hartzeari buruz.

Azken gaia, onartzea, egoki bada, EAJ, EH Bildu, Orain eta PSE-EE-talde politikoek aurkeztutako mozioa, 1936ko uztailaren 18an hasitako Espainiako gerra zibilean frankisten errepresioaren biktima izandako oriotarren oroimenez.

Gaurko udalbatzarra eskari eta galderekin amaituko da. Beti bezala, ateak zabalik izango dira bertaratu nahi duten herritarrentzat.