Diario Vasco

Herri-janzkera ardatz duen erakusketa

Erakusketa Balenciaga Museoan izango da.
Erakusketa Balenciaga Museoan izango da.
  • 'Ikatza eta Belusa' esposizioa urriaren 6an zabalduko da Cristóbal Balenciaga Museoan eta bertako argazkilarien funtsetako lanak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak dituenak egongo dira ikusgai

'Ikatza eta Belusa' erakusketak herri-janzkera du ardatz eta urriaren 6an zabalduko da Getariako Cristóbal Balencia Museoan. Nafarroako Unibertsitateko Museoak dituen argazkilariaren funtsetako lanak eta Cristóbal Balenciaga Museoko funtsekoak egongo dira ikusgai.

Cristóbal Balenciagak eta Ortiz Echagüek janzkerari buruz zer-nolako ikuspegi erromantikoa zeukaten aztertzen du eta nola egin zuten herri-janzkera haren berrikuspen estetikoa kontatzen du: goi-mailako joskintzako sorkarietan, lehenak, eta Espainia tradizionalari buruzko argazki-erretratuetan, bigarrenak.

Getariako Museoan, bi artista garaikide horiek herri-janzkerari gorazarre eginez sortutako 80 obra baino gehiago egongo dira ikusgai. Janzkera hori galtzen hasia zen XX. mendearen lehen hamarkadetan, eta bi gizonek, kalitate artistiko handiko lanen bidez, indarra eman zioten, denboran betikotuta gera zitezen.

Hala, argazkiak eta modak, bat eginda, omenaldia egiten diete herrijanzkerari, janzkera horren balio unibertsalei, eta tradizioa sormen- eta berrikuntza-iturri izateko berrinterpretatzen jakin zuten bi artisten ekarpenari.

Temas