Diario Vasco

Elkarrekin Podemosek denei kendu dizkie botoak igandeko bozketan

2012ko Legebiltzarreko hauteskundeekin alderatuz aldaketa gehiegirik ez da izan Getarian igandeko bozketako emaitzak aztertuz gero. Bi alderdi nagusiek beherakada txikia izan dute, EH Bildu eta EAJ-PNV, eta indar berria den Elkarrekin Podemos hirugarren indar bezala kokatu da.

EH Bilduk 702 bozka jaso ditu (orduan 748 izan ziren), hau da, igandean bozkatu zuten getariarren %46ren babesa. Jeltzaleek, berriz, 650 botu lortu ditu (duela lau urte 701), %42,59 eta Elkarrekin Podemos taldeak, berriz, 108 lortu ditu bere lehen agerraldian, %7,07.

PSE-EE (30) eta PP (16) alderdiak ere behera egin dute hauteskunde hauetan. Sozialistek 43 bozka lortu zituzten duela lau urte eta popularrek 24.

Parte-hartzeari dagokionez, 72,92ekoa izan zen, 2012koa baino zertxobait txikiagoa (%78).