EH Bildu koalizioak jaso ditu bozka gehien Zestoan

Koalizio independentistak 830 bozka jaso ditu eta PNV-EAJ alderdiak 702

K. ARRIZABALAGA

Pasa den igandean izan ziren Euskal Parlamenturako hauteskundeetan EH Bildu koalizioa izan zen bozka gehien jaso zituen alderdia Zestoako udalerrian, 830 bozka eskuratu ostean. Jarraian PNV-EAJ alderdia izan zen bozka gehien jaso zituen alderdia, 702 botokin, eta hirugarrena Elkarrekin Podemos koalizioa, honek 176 bozka jaso zituelarik.

Gainontzeko botoak honela banatu ziren: PSE-EE, 41, PP, 15, PACMA, 5 eta Ciudadanos, 3. Parte har-tzea % 63,41koa izan zen.

Gure Esku Dago

Zestoako Gure Esku Dagok, aurreko urtean hainbat herrik (Azpeitia adibidez) egin zuten antzera, erabaki-tzeko eskubidearen alde herri galdeketa egitekotan dabil. Herri galdeketa hau martxan jartzeko talde eragilea sortzeko bilera deitu du. Aipatutako bilera irekia bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean izango da, herriko kultur etxean.

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egiten duen dinamika anitza eta parte-hartzailea da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos