Diario Vasco
Lanak ikusgai.
Lanak ikusgai. / ETXEBERRIA

Manuel Fernandes eta Miguel Etxeberriaren lanak ikusgai kultur etxean

Manuel Fernandes eta Miguel Etxeberria eskultoreek 'Harri eta Zur' erakusketa dute ikusgai Orioko kultur etxeko areto nagusian irailaren 30a bitartean.

Egunero dago erakusketa irekita, aste eta jai egunetan. Astelehenetik ostiralera bitartean ordutegia: goizez 10:30etik 13:00era eta arratsaldez 16:30etik 20:00era. Larunbatetan arratsaldez irekitzen da, 17:00etatik 20:00etara. Igandetan, berriz, goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Bi eskultoreak San Pedro auzoko (Andatza) eskultura-tailerrean ari dira lanean eta aspalditik zuten asmoa Orion erakusketa zabaltzeko, bien lanak ikusgai jartzeko.

Egileak

Manuel Fernandes portugesa da jaiotzez, baina 36 urte darama-tza Getarian bizitzen. Berak egin zuen, besteak beste, Orioko udaletxeko fatxadan dagoen armarriaren zaharberritzea. Eskultura figuratiboa egiten du batez ere, harria eta zura uztartuz, hain zuzen.

Miguel Etxeberria, berriz, beasaindarra da eta bere lana abstraktoagoa da, bolumenarekin eta jostatuz osatutakoa.

Elkarlanean antolatu dute erakusketa eta 35 pieza baino gehiago jarri dituzte ikusgai kultur etxean.