Diario Vasco

Giro bikaina izan zen Usurbil Cup-en amaieran

Aurkezpenak. Champions-eko jokalariak bailiran egin zituzten atzoko finaletako hasiera ekitaldiak.
Aurkezpenak. Champions-eko jokalariak bailiran egin zituzten atzoko finaletako hasiera ekitaldiak.

Futbolaren egun handia bizitzeko aukera izan zen atzo Usurbilen. Azken aste hauetan jokatu den Usurbil Cup-eko finalak jokatu ziren herriko pilotalekuan eta nahiz eta txapelketan parte hartu duten ehundaka neska-mutiletatik batzuk izan azken partida hauek jokatzeko aukera, azken finean guztiak izan ziren protagonista azken jardunaldi honetan.

Goizeko 9:00etan hasi eta ilun-tzera arte luzatu zen Usurbil Futbol Taldeak antolatzen duen aurtengo Usurbil Cup-en azken jardunaldia. Maila desberdinetako finalak jokatu ziren goizean, neska eta mutilen mailakoak, eta arratsaldean txikienen arteko lagunarteko neurketak ikusteko aukera paregabea izan zuten herriko pilotalekura bertaratu ziren guztiek.

Goizez nahiz arratsaldez, giro paregabea izan zen herriko frontoian. Emozioa izan zen nagusi partida estuetan, penalti bidez erabaki zen partida bat ere izan zen.

Azkenean, sari banaketa ere egin zuten antolatzaileek eta parte har-t zaile guztiek izan zuten beren saria. Finalista guztiek euren kopa jasotzeko aukera izan zuten, baina parte hartu zuten talde guztiak ere frontoiko azken ekitaldian izan ziren euren kamiseta oroigarria jaso ahal izateko.