Diario Vasco

Ederki pasa zuten atzo Euskal Jai egunean

Txotx egiten bazkal orduan. Adin guztietako herritarrak animatzen dira paelladarako.
Txotx egiten bazkal orduan. Adin guztietako herritarrak animatzen dira paelladarako.

Samielak badatoz poliki-poliki eta atzoko eguna izan zen horren aurrekaria; goizean herritar gazte batzuk aritu ziren ttuntturrak jotzen makina bat egunetan entseatzen jardun ondoren eta oso kalegiro alaia ezarri zuten.

Ondoren pilota partidak eta bazkari herrikoia izan ziren, bazkal ostea dantza eta musikaz alaituz. Arratsaldeko herri kirolek eta gaueko bertso saio eta berbenak eman zien amaiera egunari. Datorren asteazkenez izango da Samiel jaiei hasiera emango dien txupinazo antzeztua.