Diario Vasco

Txekiatik datorren Pilsen herriko abesbatzak Getarian abestuko du

Ceska Písen Choir. Abesbatza txekiarra Donostia-Pilsen elkargunea ekimenaren baitan dator Getariara gurean kontzertua emateko.
Ceska Písen Choir. Abesbatza txekiarra Donostia-Pilsen elkargunea ekimenaren baitan dator Getariara gurean kontzertua emateko.
  • Pilsengo Ceska Písen Choir abesbatzak kontzertua emango du datorren larunbatean gaueko 20:30ean Salbatore Deunaren parrokian

Pilsengo Ceska Písen Choir abesbatza Donosti Ereski Abesbatzak 2015ean Pilsen Europako Kultura Hiriburu zela-eta egindako bisitari erantzunez etorriko da Euskadira eta emanaldi ezberdinak egingo dituzte gure artean.

Bi kultura-hiriburuen proiektuari jarraipena emanez, txekiar abesbatzak zenbait kontzertu emango ditu irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean. Hauetariko bat, datorren larunbatean emango duten kontzertua Getarian izango da. Donostia-Pilsen kulturen arteko elkargunea izenburupean antolatu du Donosti Ereski Elkarteak urriak 1ean arratsaldeko 20:30ean Salbatore Deunaren parrokian ospatuko den kontzertu hau.

Musika sakratu txekiarra eta Pilsengo eskualdeko folklorearen hainbat pieza interpretatuko dituzte Ceska Písen Choireko partaideek larunbateko saio berezi honetan. Baino ezagutu dezagun gurera datorren abesbatza honen inguruko hainbat xehetasun.

Abesbatzaren ibilbidea

Pilsen (Txekia) hiriko CesKaPísen Choir, 1954 urtean sorturiko abesbatza mistoa da eta 38 abeslarik osatzen dute. Euren 60 urteetako ibilaldian ondo merezitako ospea lortu dute eta gaur egun esan genezake onentxoen artean kokaturik dagoela, lurraldean ez ezik Txekia Errepublika osoan ere. Euren errepertorio zabalak aldi musikal guztiak lantzen ditu, Errenazimentutik hasi eta gaur egundainokoak barne; folklore txekiar kantak, antzinako musika eslabiarra. Euren errepertorioa etengabe zabalduz, konposatzaile alemaniar, ingeles, errusiar, italiar, frantziar eta espainiarren lanak interpretatu dituzte.

CeskaPisen Choir abesbatzak, erregularki euren hiriko kultur bizitzan bezala, lurralde txekiar osoan ere parte hartzen du.

1.000 kontzertu baino gehiago eman ditu, 2 CD grabatu eta euren folkloreko moldaketa ezberdinez osaturiko 100 lan baino gehiago eskaini dituzte eta dozenaka lan konposatzaile txekiar eta nazioarteko lanak, bai a capella edo eta instrumentu musikal talde profesional edo eta ospe handiko bakarlari baten laguntzaz. Jaialdi eta txapelketa ugaritan hartu du parte, non goraipamen handiak lortu ditu, azpimarratuz euren interpretazio artistikoa, entonazio garbi eta zehatza, errepertorio eta aho espresioa. Parte hartze askotan sari bikainenak eta goraipamen handienak bereganatu izan ditu.

Interes bereziko taldeaz ari gara, zeinen helburu nagusiak hauexek dira: musikarako maitasuna, harreman berriak sortzea, ekintza kulturalak trukatzea eta interpretazio bide berriak bilatzea. Abesbatza osatzen duten kideen eta entzuleen gozamenerako abesten dute.

Abesbatzaren bataz besteko adina 45 urtekoa da baino gazte eta helduak osatzen dute, horrela 23 urteko edo 76 urteko abeslariak topa ditzakegu elkarrekin kantuan. Emanaldi bikaina izango da zalantzarik gabe beraz ez ahaztu kontzertua.