Diario Vasco
Oriori buruzko liburua berriz eskuragai dago kultur etxean.
Oriori buruzko liburua berriz eskuragai dago kultur etxean.

'Orio historian zehar' azterlana eskura dago berriro kultur etxean

  • Marta Trutxuelo historialari andoaindarrak idatzi eta Orioko Udalak 2003. urtean argitara emandako liburua da

Marta Trutxuelo historialari andoaindarrak idatzi eta Orioko Udalak 2003an argitara emandako 'Orio historian zehar' lanaren ale guztiak agortuta zeuden eta udalak erabaki du lanaren ale batzuk argitaratu eta herritarren eskura jartzea berriro.

Marta Trutxuelok Orioko Udalaren beka baten bidez osatu zuen Orioko herriaren historia jasotzen duen lan hori eta Miren Etxeberria oriotarrak egin zion hizkuntz zuzenketa. Lan mardula da eta 345 orrialde ditu zortzi ataletan banatuta: Orioko geografia; Orioko bilakaera historikoaren oinarriak: an- tzinarotik herriaren sorrera arte; Ekonomia: oriotarren jardueren bilakaera; Udal Gobernua eta administrazioaren antolaketa; Orio eta oriotarrak: biztanleriaren antolaketa eta bilakaera demografikoa; Orio eta erlijioa: bizimodu baten oinarria; Orioko hirigintzari buruzko ezaugarriak eta, azkenik, Orio eta oriotarren izaera.

Liburua 31 eurotan eros daiteke kultur etxean. Eskuratu nahi duenak kultur etxera joan behar du. Lana PDF formatuan ere eskura daiteke, doan.

Mintzalagun programa

Abian da 2016-17 ikasturteko Min-tzalagun programa: astean behin hitzordua bidelari eta bidelagunek, euskaraz aritzeko. Ikasturte honetako leloa da 'Praktikatu eta bizi, euskaraz egin eta euskaraz bizi'.

Mintzalagun programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten.

Euskara ikasten ari bazara eta praktikatu nahi baduzu, eman izena. Euskaraz ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena. Izena emateko edo argibide gehiago behar dituenak, Orioko Euskaltegira hurbildu, 625.48.52.15 telefonora deituz (Eukene) edo urolakosta@aek.org helbiderab idatzi.