Diario Vasco
Euskaraz hitz egin.
Euskaraz hitz egin. / AMAXKAR

Mintzalagun programa abian jartzera doa eta parte hartzera gongidatzen gaituzte

Ikasturte berri hasi da eta abian da 2016-17 ikasturteko Mintzalagun Programa, astean behin hitzordua bidelari eta bidelagunek, euskaraz aritzeko. Ikasturte honetako leloa da 'Praktikatu eta bizi', euskaraz egin eta euskaraz bizi.

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Honekin zera lortzen da, bidelariak, euskaldun berriak, euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko, jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du. Bidelagunak, euskaldun zaharrak, euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu...

Euskara ikasten ari bazara eta praktikatu nahi baduzu eman izena. Euskaraz ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena baita. Telefonoz 625 485 215 zenbakian edo Emailez urolakosta@aek.org.