Diario Vasco

Keta Babyauto futbol taldeak gaur jokatuko du etxeko lehen partida Mendibeltzen

Etxean. Gaur jokatuko dute ligako lehen partida.
Etxean. Gaur jokatuko dute ligako lehen partida. / AMAXKAR

Aurreko denboraldian maila galdu ondoren kirol talde batentzat aldaketa asko izaten dira. Hori gertatu zitzaion Keta Babyauto futbol taldeari Ohorezko Erregionala utzi eta Gorengoen mailan jokatu beharko du denboraldi honetan eta egoera berri honi egokitzeko garai heldu zaie. Jokalari taldean aldaketa nabarmenak izan dira eta denbora beharko dute Txema Rauleaga eta Iñaki Azpitartek.

Gainera lehen partida etxetik urrun izan zuten eta Beasainekin galdu egin zuten. Baino etxean indartsu azaldu nahi dute eta horretarako gaur arratsaldeko18:30ean zaleen aurrean, Mendibeltzen jokatuko dute Idiazabal taldearen aurka hiru puntuak eskuratzeko asmoarekin. Hori bera egiten saiatuko da gazteen taldea zarauztarren aurka.