Diario Vasco

Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren deialdia egin du Udalak

Udalak urtero antolatzen duen Euskaraz Gazte literatur lehiaketak 23. edizioa du aurtengoa. Udalak bultzada eman nahi dio aurten lehiaketari, gazte gehiagok parte har dezan lor-tzeko. Iaz jaitsi egin zen parte hartzea eta udalak ahalegin berezia egin nahi du aurten, lehiaketa indartzeko, bereziki gazteen artean horren berri zabalduz.

Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta hala egongo da azaroaren 16a arte. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrek har dezake parte. Oinarriek dioten bezala, Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean. Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira. Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik. Lanen luzera aldetik, librea izango da.

Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du. Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia), eta gai aldetik, librea. Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Jakinarazi ere, pertsona batek ezin dezakela sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.

Lanak Orioko Udaleko euskara zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztu beharko dira, esan bezala, beti ere azaroaren 16a izango delarik horretarako azken eguna. Beraz, hasi lanak idazten.