Borrar
Txertatu merkatuan. Marketin digitalean prestatuko dira.
16-29 urteko langabetuentzat proiektu berria

16-29 urteko langabetuentzat proiektu berria

Txertatu Merkatuan proiektuan parte hartzeko gaur da azken eguna izena emateko

JUAN MARI ZUBIAURRE

Jueves, 22 de septiembre 2016, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Kostako Udal Elkarteak Txertatu Merkatuan proiektuaren deialdia egin du eta bertan izena emateko azken eguna gaur izango dute interesatuak. Proiektu horrek laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukera eskainiko die gazte langabeei.

Hartzaileak, Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaiako 16-29 urte bitarteko gazte langabeak, Oinarrizko hezkuntza, DBH edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa (FPI) dutenak edo, unibertsitateko ikasketak bertan behera utzi dituztenak izango dira.

Doakoa da parte hartzaileentzat. Urola Kostako Udal Elkarteak eta Europako Gizarte Funtsak %100ean diruz lagundutako programa da.

Txertatu Merkatuan proiektuaren helburua, Marketin Digitalean prestakuntza jaso eta gaitasun sozioprofesionalak lantzea eta marketin digitalean prestakuntza jaso eta proiektuak lantzea, horren guztiaren bidez laneratzeko aukerak hobetzeko.

Prestakuntza eta proiektuak lantzeko, ondorengo faseak burutuko dira, marketin digitalaren arloko 150 orduko prestakuntza: e-marketina, web orria, bloga, posizionamendua, sare sozialen estrategia...

Proiektu zehatzen garapena, eskualdeko irabazi asmorik gabeko eta gizarte intereseko erakunde eta elkarteetan. Marketin digitalaren arloko prestakuntzan ikasitakoa aplikatuko da proiektuak garatzeko orduan.

Horrekin batera partehartzaile bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta sozioprofesionalak identifikatu eta landuko dira eta partehartzaileek orientazio eta prestakuntza soziolaboraleko prozesuetan parte hartuko dute, beren motibazioa eta trebetasunak indartzeko eta lana bilatzeko gaur egungo teknikak ezagutu eta lantzeko.

Hori guztia egingo da banan-banako tutoretza saioen bidez eta taldeko saioen bidez.

2016ko urritik 2017ko otsailera (9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera) burutuko da proiektua. Izena eman edo argibideak jasotzeko Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zerbitzuak, Vanessa Garcia, vgarcia@urolakosta.eus, telefono zenbakia 943890808 edo bestela sartu Udal Elkartearen web orrian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios