Biharko pilota partidekin hasiko dira aurtengo Samiel aurreko ekitaldiak

Larunbatean paella herrikoia bazkal orduan./
Larunbatean paella herrikoia bazkal orduan.

Larunbateko bertso jaialdia Atari Soro pilotalekuan izango da

DV

Lehengo larunbatean ardi txakur lehiaketa izan bagenuen, oraingo asteburuan ere ekitaldi bereziak izango dira Samiel jaien aurrekari gisa. Ostiral gauean, 22:00etatik aurrera VIII. Joxe Larrarte memorialaren finalaurrekoak jokatuko dira; sub22 mailan, Alberdi- Aranguren, Salaberria-Zezeagaren aurka eta senior mailan berriz, Peña-Erasun, Labaka-Uzkudunen aurka.

Bazkari herrikoia

Larunbatean, berriz, euskal jai eguna ospatuz, goizeko 10:30ean ttuntturrak izango dira herriko kaleetan zehar eta eguerdiko 12:00etan, Memorialaren finalaurrekoak jarraituko dute sub22an Zubizarreta-Galmendia, Egiguren-Aizpururen aurka eta senior mailan berriz, Errandonea-Martinez, Etxaniz-Murgiondoren aurka.

Paella herrikoia izango da arratsaldeko 14:00etan eskola aurrean eta bazkal ostean, muxikoak. Arratsaldeko 19:00etan, herri kirol jaialdia, Euskadiko lasto jasotze txapelketarekin.

Gaueko 22:30ean bertso jaialdia izango da Atari-Soro frontoian. Parte hartuko duten bertsolariak lehen mailakoak izango dira: Andoni Egaña, Amets Arzalluz, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia; gaijartze lanetan Amaia Agirre arituko da eta bertso ekitaldiaren ondoren, berbena egongo da Bide Batez taldearekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos