Diario Vasco

Hobekuntza nabarmenak Antxiola kalean

Antxiola kalea. Aldapak hor jarraitzen du, baina obra egin ondoren beste itxura bat du kaleak baranda berria, argi eta farola berriekin.
Antxiola kalea. Aldapak hor jarraitzen du, baina obra egin ondoren beste itxura bat du kaleak baranda berria, argi eta farola berriekin.
  • Lanen aurrekontua 78.736 eurotakoa izan da

Bukatu ziren Antxiola kaleko irisgarritasuna bermatzeko lanen I. faseko lanak. Obra horien bitartez, Antxiola kaleko etxe atari guztien irisgarritasuna nabarmen hobetu da. Segurtasuna ere hobetu da, jarri diren baranden bitartez oinezkoak seguruago ibiliko baitira aurrerantzean.

Herriko kale honek aldapa handia du eta, hori aldatu ezin bada ere, etxe atarietara iristeko oinezkoen-tzat zeuden eskailerak kendu egin dira. Barandak, gainera, lagungarri izango zaizkie oinezkoei eta bereziki mugikortasuna mugatua dutenei.

Horrez gain, kaleko argiak hobetu ditu udalak: banaketa hobetu du eta argien efizientzia nabarmen igo du (150w-ko farolen partez, LED motako 55W-koak jarri ditu). LED argiek, gainera, erregulatzailea dute eta, beraz, aurrezpen energetikoa are handiagoa da. Obrak uste baino gehiago luzatu dira, farolak berandu iritsi direlako.

Gainontzean aurreikusitakoaren arabera egin dira. Obraren kostua, guztira, 78.736 eurokoa izan da (65.071 + BEZa).