Diario Vasco

Gurasoentzat formazio ikastaroa izango da kultur etxean

  • 'Guraso eta seme-alabekin elkar ulertzea' ikastaroa Nerea Mendizabalek zuzenduko du

«Sarritan gurasook galdetu, zalantzaz edo gainezka aurki-tzen gara eguneroko hainbat eta hainbat egoeratan, nekatzera eta desesperatzera eramaten gaituen abixuen bidez, aginduekin, mehatxuka, garraxika... Beste batzutan, seme-alabaren jokaera batzuk kezkatzen gaituzte eta ez dakigu zergatik jokatzen duen horrela. Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, gure seme-alabekin komunikatzea ere ikasi daiteke», dio Nerea Mendizabalek, ikastaroaz aritzean.

«Seme-alabekin nola hitz egin entzun diezaguten... hauei nola entzun hitz egin dezaten... hori izango da ikastaro hauen helburuetako bat», aurreratzen du adituak.

Urritik ekainera bitartean, hileko ostegun eguerditan (14:30etik 16:30era) heziketarekin eta komunikazioarekin lotuta dauden egoera eta gaiak landuko dira, Zestoako Kultur Etxean.

Ikasturte osoa 160 euro kostatuko da. Informazio gehiago nahi dutenek: info@hartueman.com irailaren 26 baino lehen.