Diario Vasco

Lehen bilera herritarrekin berdintasun plana osatzeko

Kurtso berria. Gaur izango da lehen saioa Artzabal jubilatu etxean.
Kurtso berria. Gaur izango da lehen saioa Artzabal jubilatu etxean.
  • Gaur arratsaldeko 18:30ean izango da lehen saioa eta urriaren 13an bigarrena

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean, udala II. berdintasun plan berria lantzen hasi da herriko eragile zein herritarrekin batera. Helburu horrekin, bihar, irailaren 21ean, herritarrekin lehen saioa burutuko da Potxoenean, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Hurrengo hilabetea funtsezkoa izango da plan berrirako, izan ere, urriaren 13an bigarren bilera bat ere egingo da usurbildarrek gai horren inguruan dituzten iritzi zein ekarpenak jaso eta plana osatzeko. Horrez gain, udal mailan ere lanketa bat egingo da udal langileekin batera.

2010. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. tokiko plana martxan jarri zen udalean 4 urteko epealdirako. Horren indarraldia amaituta, aurten, 2016an, II. planaren diseinuari ekingo dio udalak. «Beraz, dagoeneko sei urte inguru dira, udalerrian berdintasuna sustatzeko, politika zehatzak eta planifikatuak martxan ditugula eta orain arte egindako lanaren balan-tzea egiteko une egokia dugu orain», adierazi dute udal ordezkariek.

Izan ere, emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. plana (2017-2020) diseinatu aurretik, aurreko planaren ebaluazioa egin eta berdintasunaren ikuspegitik egungo egoeraren gakoak non dauden aztertu nahi izan dute: «modu honetan, jakin ahal izango dugu, azken urteetan, berdintasunaren bilakaera nolakoa izan den, zertan egin dugun aurrera eta zertan ez».

Udaleko zenbait ordezkariei nahiz hainbat herritarrei elkarrizketak egin zizkieten apirilean. Horri esker, berdintasunaren eremuan orain arte egindako lanaren nahiz etorkizunerako erronkei buruzko informazioa eskuratu ahal izan dute. Horrez gain, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko asmoz eta berdintasuna nola bizi eta sentitzen duten jakiteko, uztailaren 20tik abuztuaren 15era bitartean herritar guztien eskuragarri jarri zuten galdetegi bat udalaren webgunean nahiz herriko hainbat txokotan: kiroldegian, osasun-zentroan, Potxonean, liburutegian eta jubilatuen elkartean.

Esperientzia Eskola abian

Bestalde, martxan da Usurbilgo Esperientzia Eskolaren ikasturte berria. Ikasturtea iraila eta ekaina bitartean luzatzen da, eta astean bi orduko saio solteak antolatzen dira, astearte arratsaldetan, Artzabal jubilatuen etxean. Aurtengo ikasturteari gaur emango zaio hasiera eta bertan parte hartzeko epea irekita dago. Usurbilgo Gizarte-Zerbitzuetan eman behar da izena, (Kale Nagusia 43, behea edo 943.37.71.10 telefonora deituaz).

Usurbilgo Esperientzia Eskola 55 urtetik gorako Usurbilgo herritarrek, lan mundua utzi ostean, esperien-tziak landu, elkar-trukatu eta ezagu-tza berriak eurenganatzeko proiektua da. Partaideen garapen pertsonala sustatzea du helburu, ikuspegi fisiko, psikiko eta sozial batetik. Bide bertsutik, taldeak herri-mailan eta gizartean eragiteko duen ahalmena ere lantzen da; hau guztia errealitate soziala aztertzeko eta interpretatzeko bitartekoak emanaz.

Ikasturtea iraila eta ekaina bitartean luzatzen da, eta astean bi orduko saio solteak antolatzen dira, astearte arratsaldetan, Artzabal jubilatuen etxean. Gai-zerrenda oso zabala lan-tzen dute partaideek: arnasketak, osasun-zainketa, komunikazioa, informatika, musika, literatura eta abar luze bat. Hau guztia oso modu ireki eta parte-hartzailean burutzen da, eta partaideek ez dute inolaz ere aurretiazko esperientzia edo ezagutzarik izan beharrik.