Borrar
Gorka Aristi. Getariarrak etxean lan bikaina egin zuen.
Gorka Aristik lehen kanporaketa gainditu du Irazustabarrenarekin

Gorka Aristik lehen kanporaketa gainditu du Irazustabarrenarekin

Bankoa Credit Agricole EL DIARIO VASCO sarian estreinaldia zuten Gorkak eta Aratzek eta garipena lortu zuten Sahatsagan

JUAN MARI ZUBIAURRE

Martes, 20 de septiembre 2016, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bankoa Credit Agricole EL DIARIO VASCO pilota txapelketak 25. urteurrena betetzen du eta joan den larunbatean Sahatsaga pilotalekuan eman zitzaion hasiera lehiaketari. Lehenengo aldiz herriko pilotari bat hautatua izan da txapelketan, promesen atalean lehia-tzeko, Gorka Aristi, eta getariarrak herriko pilotazaleen aurrean erakustaldi ederra eman. Atzealdean zeraman Aratz Irazustabarrenaren laguntzarekin lehen kanporaketa gainditu zuten.

Sahatsaga jendez beteta zegoen, herriko pilotaria zuzenean ikusteko gogoz eta dena ondo atera zitzaien Gorka eta Aratzi. Aurrean Iriarte eta Agirre zituzten eta partidaren hasieratik ikusi zen bikote sendoa osa-tzen dutela Alegia eta Getariako pilotariak. Ondo ezagutzen du Gorkak Sahatsaga pilotalekua eta lasai atera zen lehen pilotakada eman zuenetik. Aurrelarien arteko borrokan herritarra nagusi atera zen. Azpeitiarra mendean hartu zuen hasieratik eta sakearekin ere asmatu zuen (bost tanto egin zituen partidan sakearekin eta Iriartek berriz bat bera ere ez).

Atzean Irazustabarrenak hutsik egin gabe Agirre mendean hartzen joan zen eta markagailuan diferen-tzian nabarmentzen hasi ziren (9-3). Minutuak aurrera joan ahala tarte hori zabaltzen joan zen (4-13 eta 8-17) eta zaleak Aristiren jokaldiekin gozatzeko aukera izan zuen orduan. Bera izan zen jokoan tanto gehien egin zituena, zazpi, eta galdutakoak berriz hiru. Iriartek, berriz, bost egin eta bi galdu zituen. Azpimarratzekoa da Irazustabarrenak partida osoan pilota bakarra ez zuela galdu.

Zenbaki hauekin partida irabazi beharra zuten eta azkenean ordu erdi pasatxoko iraupenarekin 22 koadrora heldu ziren, aurkariak 10ean utzi ondoren. Kanporaketa bitartez jokatzen denez Bankoa Credit Agricole EL DIARIO VASCO txapelketa hau, Aristi eta Irazustabarrenak lehen urratsa eman dute eta bigarren kanporaketa prestatzen hasteko denbora izango dute orain.

Datorren hileko 16an, Deban, jokatuko da hurrengo norgehiagoka eta ordurako zain izango dituzte Mugiro eta Mariezkurrena. Final erdietara pasa nahi izan ezkero, kanporaketa hau gainditu eta beste bat jokatu beharko dute, azaroak 13an Matienan Zubizarreta eta Ruiz bikotearen aurka. Larunbatean Sahatsagan senior mailako lehen partida ere jokatu zen eta irabazleak Olano eta Urizar izan ziren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios