Diario Vasco

Euriak ez zuen zapuztu Akuako kirol festa

Asto probak ere jarraitzaile ugari izaten ditu.
Asto probak ere jarraitzaile ugari izaten ditu. / ARGAZKIAK K. A.
  • Maite Etxezarreta azpeitiarra eta Igon Manzisidor, Debakoa , izan ziren txapeldunak

. Beste behin Akuako mendi probak emaitza bikainak izan ditu, bai korrikalarien parte hartze aldetik (122 korrikalarik hartu zuten parte helduen proban), baita ere ikusleen aldetik ere, hauek ehunka hurbildu baitziren Zestoako mendi bailara zoragarri honetara.

Kirol eskaintza eta ikuskizun bikaina eskaintzen du mendi proba honek, duen gogortasunagatik, ikusteko aukera asko ematen dituelako, eta beste zenbait probek osatzen dutelako egun hau, esate baterako txikien korrika proba edo bailarako asto karrera.

Aipatu bitxikeri modura, 23 emakumek hartu zutela parte, guztira 35 zestoarrek egin zutela saltaka proba honetan, edo lehenengo emakumea 22. postuan sartu zela sailkapen orokorrean.

Beste behin txapela kendu besterik ez dugu Akuako auzotarrek egun honetan egiten duten lan itzela dela eta.