Diario Vasco

Kontxako banderen auzia aztertzeko komisioa sortu berri da herrian

Agerraldia. Kontxako bigarren jardunaldiaren bezperan agerraldia egin zuten.
Agerraldia. Kontxako bigarren jardunaldiaren bezperan agerraldia egin zuten.
  • Herritarrekin bilera egingo da ostegunean, 19:00etan Salatxon

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

1939ko banderaren auzia aztertzeko komisioa sortu da eta herritarrekin bilera egingo du irailaren 22an, osteguna. Beraz, propio sortutako lan taldeak landuko du 1939. urteko banderaren auzia. Komisio honek eskertzen du Donostiako alkateak gaia konpontzeko erakutsitako prestutasuna. Bilera eskatu dio, idatziz, Eneko Goiari. Ostegunean, hilaren 22rako, oriotarrak deitu ditu komisioak, herritarrek izan dezaketen informazioa eta iritzia jaso eta ikerketan baliatzeko.

Kontxa bezperan agerraldia egin zuten Orioko alkateak, 30 arraunlari oriotarrek eta Orio Arraunketa Elkarteko lehendakari izandakoek 1939. urtean arraunlari oriotarrek uretan irabazi zutena defendatzeko. Donostiako Festak erakundeak erabili duen prozedura salatu zuten eta erabakia orain hartzeko arrazoiak zein diren galdetu.

Ordutik ez da lana eten. Gaia lan-tzeko propio sortu da 1939ko Banderaren Auzia Aztertzeko komisioa deitu dutena. Agerraldian esan bezala, arrazoiz kargatu nahi da. Gaiak denbora, pulamentua, ikerketa, analisia eta azterketa eskatzen ditu.

Komisioak eskertzen ditu Eneko Goia Donostiako alkatearen prestutasuna eta borondatea. Donostiako alkateak bilera egiteko borondatea erakutsi zuen igandean eta komisioak ez du aukera galdu nahi. Bilera eguna eta ordua jarri zain daude komisioko kideak. Hiru taldekidek ordezkatuko dute Orioko herria bilera horretan.

Herritarrei deialdia

Herri bilera deitu du komisioak, Salatxo aretoan izango da datorren ostegun honetan, arratsaldeko zazpietan. Helburua epe laburrean emango diren pausoen berri eman eta herritarrak hizketan jartzea da. Komisioko kideak seguru daude 1939. urteko banderaz informazio asko izango dutela oriotarrek.

Garai hartako oriotarrek bandera horren bueltan kontatutakoa ez dago idatziz jasoa eta ikerketarako baliatu nahi dute. Horrez gain, herritarren sentimendua eta iritzia ere dokumentatu nahi du komisioak. Datuak behar bezala jasotzeko saiakera egingo da herri bileran.

Gaur azken estropada

Bitartean, Orio Arraunketa Elkarteko lehen traineruak, Ligako azken estropada du gaur eguerdian, Portugaleteko El Corte Ingles Saria.

Aste honetan bertan jakin da Joxean Olaskoaga 'Aizperro' datorren denboraldian ez dela Orioko lehen traineruaren entrenatzailea izango. Bera eta zuzendaritza akordio batera iritsi dira konpromesua eteteko. Ez legoke gaizki gaurko estropadarekin, amaiera polit bat ematea denboraldiari eta aurtengo 'Aizperroren' ibilbideari Oriorekin. Oraindik ez da zabaldu, baina laister jakinaraziko du zuzendaritza taldeak entrenatzaile berriaren izena.