Diario Vasco

Arraunean hasteko gonbitea herriko gazteei

Etorkizuna. Trainerura heldu aurretik beste ontzi batzutan hasi behar dute gaztetxoek.
Etorkizuna. Trainerura heldu aurretik beste ontzi batzutan hasi behar dute gaztetxoek. / AMAXKAR
  • Getariako Arraun Elkarteak denboraldi berri bat martxan jartzeko kirol honetan murgiltzera animatzen ditu getariarrak

Arraun denboraldia amaitzear dagoen honetan, aurrera begira jartzeko unea heldu da. Azken bi urteetan asteburu hau oso garrantzitsua izan da Getariako Arraun Elkartearentzat, TKE Ligara igo- tzeko play-offean egon bait dira.

Tamalez uda honetan emaitza onak lortu arren Esperantzak ezin izan du azken asteburu honetara heldu eta atsedena hartua dute dagoeneko traineruko mutilek.

Neskak bere aldetik, Kontxan itxura oso ona eman ondoren datorren urteko denboraldiari begira ditugu, taldea mantentzen bada hobekuntza handia izan dezakeen taldea osatzen dutelako.

Denboraldi berria

Baina atzera begiratzeari utzi beharra dago eta 2016/17 denboraldia prestatzen hasia da GAEko zuzendaritza.Emaitza on hauek lortzeko txikitatik lanean hastea ezinbestekoa da eta horretan dabiltza lanean azken urteetan.

Horregatik deialdi bat luzatzen diote herriko neska eta mutil gazteei kirol hau ezagutu dezaten. Euren esanetan, «gure herriko gazteek kirola egin dezaten ezinbestekoa dela pentsatzen dugu eta arraunketa dagoen aukerarik ederrena. Talde kirol honek, fisikoki zein arlo pertsonalean ere garatzen lagunduko zaitu. Animatu zaitez!»

Hau adierazi ondoren interesatuei deialdia luzatzen zaie, bihar astelehena, hilak 19, arratsaldeko 18:00etan Elkartearen egoitzara hurbiltzeko. Egun honetan posible ez bada azaltzea jarri harremanetan GAErekin bide hauen bitartez, posta elektronikoaz (getariakoarraunelkatea@gmail.com), www.facebook.com/getariakoarraunelkartea edo 943.14.00.27 telefono zenbakiaren bitartez.

Infantil mailan 2003/04 urteetan jaiotakoak, kadeteetan 2001/02an jaioak eta jubeniletan 1999/00an jaioak. Bestalde elkarteari laguntzeko prest daudenak atsegin handiz hartuko dituztela jakitera eman dute.