Diario Vasco

Zestoako futbol taldeak berriro ere zelaira

Zestoako futbol taldeak, elkarrekin, aurkezpen ekitaldian.
Zestoako futbol taldeak, elkarrekin, aurkezpen ekitaldian. / DANBOLIN
  • Gaur hiru partida lehiatuko dira Iraetako zelaian

Iritsi da, hemen da, gaur hasiko da futbol denboraldi berria eta horrekin batera Iraetako zelaia futbol giroz beteko da berriro ere.

Gaur, larunbata, talde nagusiak Idiazabalen jokatuko badu ere -arratsaldeko 17:00etan- Zestoan (Iraetako zelaian) hiru taldek egingo dute estreinaldia. Lehenengoak jokatzen kadete mutilak izango ditugu, hauek 11:00etan jokatuko baitute Zarauztarren aurka. Segidan, ordu estelarrean, 16:00etan, Erregional mailan arituko den Zestoa B helduen taldea Urola B taldearen aurka arituko da.

Eta azkenik, 18:00etan, jubenil mutil taldea Debako Amaikak bat taldearen aurka arituko dira. Gainontzeko taldeak hurrengo asteetan hasiko dute denboraldia. Azkenik, jakin bazkide kanpaina ireki duela Futbol taldeak, eta ondorioz, bazkide txartela berritu edo berria egin nahi duenak futbol zelaian bertan izango duela aukera hori egiteko.