Diario Vasco

'Xistera' zirkuitoko VI. Txapelketako finalak gaur

Euskal Herri mailan antolatuta dagoen zestazko eskolen koordinakundea den Xisterako VI. txapelketako finalak jokatuko dira gaur Miruaitz frontoian gaueko 22:00etatik aurrera. Hiru partida eta kantaldia izango dira besteak beste, Iparraldean egiten diren bezalaxe. Lehen partidan 15 tantotara Eneritz Lizardi eta Jane Arreitunandia mutrikuarrak, Gasteizko Maite Ortiz de Mendivil eta Berriatuko Nahia Calvoren aurka neurtuko dira.

Ondoren jubenil mailan, Mikel Manzisidor mutrikuarra eta Donibane Lohizuneko Jon Bidondo, Markinako Iker Ibarluzea eta Donibane Lohizuneko Theo Laborderen aurka neurtuko dira 15 tantoetako bi setetara eta berdinketa izango balitz 5 tantotako set bakarrera berdinketa haustea. Senior mailan azkenik, Kosme Agirre zumaiarra eta Julen del Rio gasteiztarra, Noaingo Iñaki Bailo eta Markinako Anton Gandiagaren aurka neurtuko dira baita bi setetara. Tartean 'Kantuz Bizi' koraleko zenbait kidek hiru bat kanta eskainiko dituzte eta jubeniletan zein seniorretako partidetan apustu berezi bat egin ahal izango da. Sarrera doan izango da.