Diario Vasco

Piñastei egun jendetsua

Aizabia elkartekoen sardina postua jendez inguratuta.
Aizabia elkartekoen sardina postua jendez inguratuta. / ARGAZKIAK GORRITIBEREA

Eguraldiak erabat baldintzatu bazuen ere, 'Piñastei' eguna armonia ederrean gauzatu zen atzokoan. Jendeak ere ederki eran-tzun zuen, bereziki oso mutrikuarra delako egun hori eta ostirala izanik, asteburuko ukitua zuelako egunak. Horri errepidea itxita zegoela gehitzen bazaio, ze hobe etxean gelditzea baino.

Sardina erreen postuak jendez inguratuta, toldoak nonahi, euri jasak bezalaxe. Honebestez, eguerdiko sokamuturra laburtu egin behar izan zuten.

Arratsaldean, berriz, Aner Arakistainek irabazi zuen kukaina, uretara salto egin zuten gazteak ere ugari izan ziren eta ohi bezala giroa Musika Bandako txarangak jarri zuen egun guztian zehar.