Borrar
Gorka Aristi pilotaria.
Gaur Bankoa Crecit Agricole-El Diario Vasco torneoa hasiko da Sahatsaga pilotalekuan

Gaur Bankoa Crecit Agricole-El Diario Vasco torneoa hasiko da Sahatsaga pilotalekuan

Afizionatu mailako pilota txapelketa Getarian hasiko da berriro 17:30ean eta Gorka Aristi getariar pilotariarekin

PPLL

Sábado, 17 de septiembre 2016, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

25 urte betetzen ditu afizionatu mailan antolatzen den pilota txapelketa honek. Bankoa Credit Agricole-EL DIARIO VASCO sariak bigarren urtez Getarian abiatzea erabaki du eta herriko pilotaria den Gorka Aristi ere lehian izango da Irazustabarrenarekin bikotea osatuz. Torneoari hasiera gaur arratsaldeko 17:30ean emango zaio Sahatsaga pilotalekuan eta finalak Zumarragan jokatuko dira. 64 pilotari izango dira lehian, zortzi taldetan banatuta, lau promesa mailan eta beste lau talde senior mailan. Zerrendaburuak lehenengo kanporaketa ez dute jokatu beharko.

Herritar pilotazaleentzat albiste pozgarria Gorka Aristi torneoan ikustea izango da. Gaur Iriarte eta Agirre II. izango dituzte arerioa Gorkak eta Irazustabarrenak eta kanporaketa hau gaindituz gero urriak 16an Deban jokatuko lukete Mugiro eta Mariezkurrena bikotearen aurka. Bigarren kanporaketa gainditzen badute, Zubizarreta eta Ruiz izango dituzte aurkari azaroak 13an Matienan eta hortik aurrera final erdiak eta finala besterik ez dira geldituko.

Gaurko jaialdian promesen partida bukatzean seniorren lehenengo kanporaketa ere jokatuko da Azkete eta Irurita alde batetik eta Olano eta Urizar bestetik.

Gure Txeruko pilota atalean lanean dabiltzanak pozik egoteko arrazoiak badituzte, herritar pilotari bat honelako torneo batean sartzea atzetik egindako lanaren fruitua da eta aurrera begira bide horretan berdin jarraitzeko indarrak emango dizkie. Zaleak zita duzue gaur Sahatsagan Aristi animatzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios