Borrar
Jornada solidaria. No faltarán actividades durante la tarde, como los saltos jump sobre cama elástica.
Errefuxiatuen aldeko festa  solidarioa egingo da gaur Karelan

Errefuxiatuen aldeko festa solidarioa egingo da gaur Karelan

Jasotzen den dirua Hotz Zarautz elkartera bideratuko da

PPLL

Sábado, 17 de septiembre 2016, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bigarren urtez, Karela Festa antolatu du kiroldegiko kudea-tzaileak, BPXport enpresak gaur arratsalderako. Iaz antolatu zen lehen aldiz festa hau, eta bildutako dirua Juneren Hegoak elkartearentzat izan zen. Aurten Hotz Zarautz elkartera bideratuko dute festan bildutako dirua, eta Europako ekialdean egoera larria bizi duten errefuxiatuei laguntza emateko erabiliko da.

Dirua biltzeko, iaz bezala, haurrei eta helduei zuzendutako jarduerak antolatu dituzte. Festa arratsaldez egingo da, 15:00etan hasita, iluntzeko 20:00ak arte. Antolatuko diren jardueretan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik Karela kiroldegian bertan.

Zozketa solidarioa

Festarekin lotuta, zozketa solidario bat ere antolatu dute. Euro baten truke eros daiteke boletoa, eta herriko denda eta kirol klub ezagunen opariak zozkatuko dituzte. Boletoak Orioko Karela kiroldegian eta Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian daude salgai, eta zozketa gaur bertan egingo dute, arratsaldeko 19:00etan, Karela kiroldegian.

Festaren programa

Festaren egitaraua 15:00etatik 16:00etara, indoor Triatloiarekin zabalduko da, lehendabizi haurrek eta ondoren, 16:00tan helduentzat. Dena kiroldegi barnean, spining bizikletekin, ergometroak eta korrika egiteko zintak erabiliz. Arratsaldeko 15:30etik 19:00etara, haurrentzat jarduerak zabalik izango dira: uretako puzgarriak igerilekuan, eskalada rokodromoan eta eskulanak; segidan, 17:00etatik 17:30era, haurrei zuzendutako Jump Kids saioa eta, 17:30etik 19:00etara, helduentzat saioak: 30 minutuko spining saioak eta 30 minutuko jump saioa.

Amaitzeko, 19:00etatik 19:45era, helduentzat jump-spining saioa. Biak batera egingo dituzte eta saio honek 5 euroko prezioa izango du. Gainontzeko saioetan parte har-tzeko 3 euro ordaindu beharko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios