Diario Vasco

«Animatu nahi genituzke lur zati bat dutenak euskal oiloak edukitzera»

Ordizian sarituak. Mikel Albizuriren lepasoilak berriz saritu dituzte Ordiziako Euskal Jaietako azoka ezagunean.
Ordizian sarituak. Mikel Albizuriren lepasoilak berriz saritu dituzte Ordiziako Euskal Jaietako azoka ezagunean. / AMAXKAR
  • Mikel Albizuriren lepasoilak eta Antonio Alvarezen zilarrak Ordiziako Euskal Jaietako Euskal Oiloaren lehiaketan banatzen diren zortzi sarietatik lau eskuratu dituzte

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Joan den hilaren 7an, Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia izan zen. Asteazkeneroko azokaz eta gazta lehiaketa entzute-tsuaz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izaten dira bertan.

Agian komunikabideetan gehien ezagutzen den eta oihartzun handien duen txapelketa gaztarena izaten da baino besteek ere garrantzi handia dute urte osoan lanean dabiltzan askorentzat. Azken hauen artean getariarrak aurki ditzakegu. euskal oiloaren alde lanean gogor ari direnak eta emaitzak lortzen gainera. Mikel Albizuri edo Antonio Alvarez atal honen barne sartu behar dira. Abeletxe baserrian, Mian, urteak daramatzate euskal oiloa berreskuratzeko lanetan eta bereziki Ordizian lepasoilen atalean lehen saria lortu dute eta berarekin batera sail onenarenaren saria ere lortu dute. Ez da kasualitate hutsa, zeren joan den urtean ere Mikel Albizurik bi sari garrantzitsu hauek eskuratu zituen eta errepikatzea lortu du. Bertan, Askizuko Antonio Alvarez ere saritua izan zen, bere Zilarrak lehen saria eskuratu baitzuen eta sail onenaren bigarren saria ere eskuratu zuen. Lehiaketa honetan zortzi sari banatzen dira eta lau bi getariar hauen artean banatu dira.

Kostaldean lana ondo egiten ari direnaren lekuko, Getaria eta Zarautz artean aurkeztu ziren hamar sailak topatzen ditugu. Sail bakoi-tzean bikoteak sartzen dira, oilarra eta olia eta bien itxura aztertzen da, ez banakakoa. Gainera Amaia de la Maza zarauztarrak (Goldio) oilo Beltzaren atalean lehen saria lor-tzen zuen. Aurtengo edizioan lehiaketaren maila asko igo da, bai kantitateari dagokionez eta baita kalitatea aztertzean. Horrek sari guzti hauei meritu berezia ematen die.

Oilozaleen Elkartea

Elkarteak zerbitzu hauek eskaintzen ditu besteak beste, arrazaren ezaugarriei buruzko ikerketak eta azterlanak egin (ezaugarri morfologikoak, etologikoak, genetikoak, etab...) eta lortutako emaitzak dagozkien alorretan zabaldu, arraza horretan gelditzen diren ale garbienak bilatu eta hautatu, ekoizpen kontrolak egin, galdutako edo galtzeko zorian dauden ezaugarriak berreskuratu xurgatze teknikak erabiliz eta gurutzaketa egokienak egin, material genetikoa gorde elkarteko kideen artean eta helburu bera duten beste elkarteen artean banatu, animali hauen ezaugarrien eta egoeraren berri ematea eta beren balioaren kontzientzia zabaltzea (erakusketa, lehiaketa, feria, bideo, liburuxka, web orri, komunikabide, natura eskola, ikastetxe, eta abarrez baliatuz) eta azkenik, euskal oiloa hegazti arrazaren alde eta arraza hobetzeko proiektuetan lan egiten duten Euskal Herriko beste elkarte batzuekin eta beste entitate profesionalekin batera jardun.

Mikelek dioenez, «animatu nahi genituzke lur zati bat dutenei euskal oiloak edukitzera. Lan asko dago egiteko eta horretan gabiltza gutxi batzuk. Baina denen artean gureak diren arrazak berriz errekuperatu eta zabaldu ditzakegu eta horretarako gogoa besterik ez da behar».