Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN MARI ZUBIAURRE
Viernes, 16 de septiembre 2016, 00:32
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
2016 Enplegu Planaren barne Urola Kosta Udal Elkarteak enplegua sustatzeko deialdi bat egin du, non bere xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.
Urola Kostako Udal Elkarteak enplegua sustatzeko kontratazio horiek egiteko diru-laguntza eskuratu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik. Programa honetarako 182.184,35 euroko aurrekontu publikoa erabiliko da (horietatik 137.500,00 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko ditu eta gainerako 44.684,35 euro Urola Kostako Udal Elkarteak).
Langileen ezaugarriak
Lan-eskaintza honek beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2016ko ekainaren 15eko erabakiaren bidez argitaratutako deialdiaren baldintza guztiak (ikus EHAA, 2016-06-16). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez kontratatzen diren pertsonen ezaugarriekin baldintza hauek beteko dira (pertsona batek baldintza bat baino gehiago bete ditzake): 5 pertsona izango dira emakumeak, 4 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta 4 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.
6 hilabete eta lanaldi oso
Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira azaroa edota abenduan. Guztira 11 lanpostu beteko dira, mantentze-lanetako enkargatu 1 (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza), mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza), enpresa arloko teknikari bat, enpresen informazio eta geolokalizazioaren arlokoa eta enpresa arloko teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa.
Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Getaria, Aia, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea. Eskabideak aurkezteko azken eguna irailaren 30a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).
Informazio saioak egingo dituzte lan eskaintza horren eta Udal Elkarteak lana bilatzen laguntzeko dituen zerbitzuen informazioa aurrez aurre emateko. Zarautzen, irailaren 19an (11:00etan), Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) eta Zumaian, hilaren 20an (18:30ean), Alondegian (Oxford).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.