Diario Vasco

Bigarren eskuko azoka herriko plazan

Herrio Natur taldea. Urtean zehar hainbat ekimen antolatzen ditu, besteak beste, Zuhaitz Eguna.
Herrio Natur taldea. Urtean zehar hainbat ekimen antolatzen ditu, besteak beste, Zuhaitz Eguna.
  • Gaur arratsaldean egingo da Herrio Natur taldeak antolatuta eta mugikortasunarekin zerikusia duten materialak jarriko dira salgai bertan

Aurten, gaurtik hilaren 22ra, osteguna, egingo den Mugikortasun Iraunkorraren EuroparAstearen barruan, Herrio Natur taldeak, bigarren eskuko azoka antolatu du. Bertan, mugikortasunarekin zerikusia duten materialak jarriko dira sal-erosten, hau da: bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak, trizikloak... Beraz, etxean alferrik dituzuen materialak saltzeko aukera izango duzue (salneurria norberak jarri beharko du) eta behar duzuenak erostekoa.

Azoka gaur bertan egingo da Herriko plazan. Arratsaldean, 17:00etatik 17:30era salgai jarriko den materiala uzteko tarte bat egongo da. Ondoren, 17:30etik 20:00etara jasotako materiala salgai jarriko da. Azkenik, 20:00etatik 20:30era saldu ez den materiala jasotzeko tartea izango da.

Aurten, berrikuntza moduan, bizikletaren oinarrizko mantenuaren inguruko tailer txiki bat eskeiniko da. Tailerra 18:30etik aurrera izango da. Doakoa bada ere 10 urtetik gora eduki behar da bertan parte hartzeko.

Aukera ederra gauzei berrerabilpen bat emateko! «Animatu eta sotoak eta trastelekuak miatu eta eta ekarri azokara behar ez duzuena», diot Herrio Natur taldetik.