Diario Vasco

Amalda abesbatzak ikasturte berriari ekingo dio

Jaietan txakolin dastaketa antolatu zuen taldea.
Jaietan txakolin dastaketa antolatu zuen taldea. / ETXABE
  • Izena eman eta argibideak emateko Laranjadin egongo dira gaur abesbatzako arduradunak

Amalda Abesbatzak 2016-2017 ikasturterako prestatu duen eskaintzan izena ematea dagoela jada jakinarazi nahi du. Izena eman eta haurrak ekintzak ezagutzeko, gaur, arratsaldeko 18:00tatik 19:00etara, Laranjadi plazan egongo dira Amaldako arduradunak.

Aurtengoan bi aukera izango dituzte haurrek, adinaren arabera: 'Kantuz Jolas' izenekoa (4 eta 5 urtetako umeentzako) 50 euroren truke, urteko kuota bakarra, eta 'Abesbatz' (gazte eta helduentzako) kuota oraindik zehaztu gabe dagoelarik. Ikasturtearen informazioa jaso-tzeko Guraso Bilera egingo dute irailaren 30an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan abesbatzaren lokalean (Idiazpi auzunea).

Txakolin dastatze taldea

Zestoako jaietan txakolin dastaketa antolatu zuen taldeak eskerrak emateko oharra bidali du. «Eskerrak eman nahi dizkiegu bertara urreratu zirenei, antolatzen lagundu zigutenei eta bereziki, Zestoako Udala, herriko elkarteei, Lopene harategia, Laiak denda eta Getariko Pescados Oliveri enpresari, beraien produktuez hornitzeagatik eta hau musu-truk emateagatik. Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik!».

Akuako mendi proba

Betiko legez korrika proba motza (7.800 m.), ederra eta gogorra izango da igandekoa. Sariak bertako produktuez osatuta egongo dira. Mendi proba hau 10:30ean hasiko da eta bertan parte hartzeko izen ematea irekita egongo da gaur arte. Izena www.herrikrosa.eus eta Zestoako kiroldegian eman daiteke.