Diario Vasco

Kiroldegiko gimnasia ikastaroak berriro ere martxan dira

Arroabean ere hasi dira Helduen Gimnasia ikastaroak.
Arroabean ere hasi dira Helduen Gimnasia ikastaroak. / K. A.
  • Bestalde irailaren 22an lerro patinajeko ikastaroa hasiko da. Pili Villanueva izango da kurtsoaren zuzendaria

Atzo hasi ziren berriro ere martxan kiroldegitik zuzentzen diren gimnasia ikastaro berriak. Zestoa herri guneko hirugarren adinekoek, ohiko den bezala, astelehena, asteazkena eta ostegunetan izango dute hitzordua, 10:00etattik 11:00etara; Arroabean, astearteetan 10:00etatik 11:00etara eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara; eta Arroagoian, astearte eta ostegunetan elkartuko dira, 11:00etatik 12:00etara.

Bestalde, adin guztientzat zuzenduta dagoen gimnasia ikastaroari dagokionez, hau astelehena, asteazkena eta ostegunetan 9:30etatik 10:30etara izango da goizetan, eta astelehena eta asteazken arratsaldeetan ere bai, 18:00etatik 19:00etara.

Azkenik, luzaketa ikastaroa (estiramenduak ondo egiten ikasteko balio izaten duena, besteak beste), astelehena eta asteazkenetan izango da, 19:15etatik 20:00etara. Azken bi ikastaro hauek Zestoako kiroldegian izango dira.

Informazio gehiago kiroldegian, elefono honetan: 943.14.79.42. Beste kirol eskaintzak (adibidez spining edo pilatesekoak) urrian hasiko dira.

Patin ikastaroa

Irailaren 22an hasiko den ikastaro hauetako bat lerro patinajekoa izango da. Hau Pili Villanueva azkoitiarrak emango du, iaz egin zuen an-tzera. Bi ikastaro emango ditu, bata 5-12 urte bitartekoentzat, eta bestea gainontzekoentzat. Zita ostegunero izango da, gaztetxoak Lasaon, 18.00tan, eta helduak Iraetan, 19:00etan. Iraupena ordubetekoa izango da. Derrigorrezkoa da patinak eta babesak eramatea. Izena emateko: 600.65.82.03.