Diario Vasco

Amaitu dira Amabirjiñak

Gaztetxoen egunean beraiek osatzen dute udalbatza berria.
Gaztetxoen egunean beraiek osatzen dute udalbatza berria. / ARGAZKIAK K. A.

. Gaztetxoen egunak eman zion amaiera aurtengo Amabirjin jaiei. «Aurten ere ekitaldiz betetako jaiak izan ditugu herrian, eta eskerrak eman besterik ez zaigu geldi-tzen», diote antolatzaileek, «eskerrak eman lan isila eginez azken hilabeteetan jai batzordean lan egin duen herritar talde txiki horri, lan egin eta askotan eskerrak jaso ordez kritikatuak izaten direnak inoiz ezer egin ez dutenen aldetik. Eskerrak hainbat ekitaldi aurrera ateratzeko (txakolin dastatzea, paellada herrikoia, gaztetxoen bazkaria, txistularien alardea, abar) lan egin zuten hainbat eta hainbat boluntarioei. Eskerrak ekitaldi berriak (patanen jaitsiera esaterako) ekarri eta urterokoak (pilota, zekorketak, Ondarbasoko proba, abar) mantentzeko lan egiten duzuenoi, urterokoak izaten zarete eta ohituta gaude. Eskerrak oro har denon festak antolatu eta lan egiteagatik, beste guztiok disfrutatu ditzagun. Ez duzue beti asmatzen... baina ia beti bai».