Diario Vasco

Laster ekingo zaio uren banaketaren 3. faseari

Herriko plaza. Oso txukun geratu da uren banaketa lanak amaitu eta ingurua txukunduta.
Herriko plaza. Oso txukun geratu da uren banaketa lanak amaitu eta ingurua txukunduta. / AMAXKAR

Udala azken urteetan burutzen ari den lan nagusienetako bat ez da begi-bistan ikusten den horietakoa baina horrek ez du esan nahi garrantzi handia ez duenik. Sarritan denen begien aurrean egiten diren lanak baloratzen dira, eta ulergarria da noski. Hala ere denon onurarako egiten diren lan asko ezkutuan geratzen dira eta hauen artean Getariako euri uren eta ur zikinen erabateko banaketarako egin diren eta egingo diren lanak aurki ditzakegu.

2014. urteko azaroan martxan jarri ziren lanketa honek dituen hiru faseetako bigarren atala. Urtebete lehenago, lehen fasean alde berria eta zaharraren arteko hodien berri-tzea egin zen, ur zikin eta euri uren banaketarekin batera. Bigarren fasearekin, euri jasa handiekin gerta-tzen den tapoi efektua ekiditea bilatzen zen eta urak Artzape eta kale Nagusian gainezka egitea eragotziko da behin hirugarren fasea eta azkena, Zumaiarako norabidean, egiten denean.

Udazken edo negu honetan azken fase hau abian jarriko da. Udala buru-belarri lanean ari da azken fase hau ahalik eta bizkorren amaitutzat emateko. Behin dena amaitzean, Getariak ur banaketa egokia izango du eta lehen euriarekin sortzen ziren arazoak ez dira errepikatuko.

Bigarren fasea burutu zenean, eta ikusiaz plazako inguruan lanak burutu beharko zirela, itxura aldaketa bat egin zen. Herritarrak oso harrera ona izan dute aldaketa hauen aurrean. Alde batetik espaloia zabaldu egin da eta irisgarritasuna bermatzeko bi aldetatik jaitsierak egin dira, plazan eserleku zabal bat geratu delarik eta iturria lehengo tokian utzi dutelarik.