Diario Vasco
Udal Elkartea.
Udal Elkartea. / AMAXKAR

Enplegu Zentruan lana bilatzen laguntzeko ikastaroak hastear

  • Doan izango dira eta izena eman daiteke dagoeneko

Iraila eta urrian zehar hainbat ikastaro eskainiko dituzte Enplegu Zentroan, lana bila-tzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) izango dira, 9:30etik 12:30era.

Ikastaroan doan izango dira eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi-tzuak diruz lagundutako zerbi- tzua izango da hau. Ikastaro batean parte hartu nahi dutenek udal elkartearen egoitzan bertan, 943. 89.08.08 telefono zenbakira deituta edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzita eman dezakete izena.

Eskaintza

Bost ataletan banatuta dago Enplegu Zentroak eskaintzen duen zerbitzua. 'Genero berdintasuna: amatasun/aitatasuna eta lana' izenburupean, lan kontziliazioaren eta jardunaldi banaketaren gaiekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko dira (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horiei dagozkien eskubide eta beharrak. Irailaren 16an eta gaztelaniaz.

'Lan bilaketa planifikatu eta antolatu' jardueran, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko da, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko. Irailaren 23an eta gaztelaniaz. 'Enplegu wenguneak' ikastaroan, enplegu-atarietan izena emateko moduak ezagutuko dituzte. Irailaren 30ean eta euskaraz izango da.

'Konpetentzien bidez elkarrizketa' jardueran, elkarrizketa enplegua lortzeko prozesuaren gakoetako bat dela gogoratuko dute. Hautatu nahi den lanbide-profilaren araberako elkarrizketa motak ezagutuko dira. Urriak 14an, gaztelaniaz. Azkenik, 'Gazteentzako lan plana, Gazte Berme Sistema' ikastaroan, ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia jorratuko dira. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak eta abar aztertuko dituzte. Urriaren 28an eta euskaraz izango da.