Diario Vasco

Harriarekin egindako lanen erakusketa kultur etxean

Manuel Fernandez, Getariako bere tailertxoan harriarekin lanean.
Manuel Fernandez, Getariako bere tailertxoan harriarekin lanean.

Datorren astelehen honetan erakusketa berri bat zabaltzen da Orioko kultur etxean. 'Harri eta zuri' da erakusketaren izenburua eta bertan harriarekin lana egiten duten bi artisten lanak ikusteko aukera izango da. Batetik, Getarian bizi den Manuel Fernandes-en eskulturak, eta bestetik, Miguel Etxeberria, artista beasaindarrarenak.

Esan bezala, biak ere urte asko daramatzate harriarekin lanean, eta irailaren 30a bitartean bisitatzeko aukera izango dugun honetan, beraien lan esanguratsuenakikusteko aukera izango dute herritarrek, harriarekin egindako irudi ederrak.

Azken egun hauetan bi artistak astelehenean zabalduko den erakusketa muntatzen dabiltza.