Borrar
Irteera. Triatloi Txikiko irteera ikusgarria Oribazar hondartzan, 154 neska-mutilekin.
III. Aia-Orio Triatloi Txikian parte hartu zuten guztiak garaile

III. Aia-Orio Triatloi Txikian parte hartu zuten guztiak garaile

Nik Tri egitasmoaren baitan, ostiralean burutu zen proba Txurruka eta inguruetan

PPLL

Viernes, 9 de septiembre 2016, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nik Tri egitasmoaren baitan, Txurrukan antolaturiko triatloi udalekuei amaiera emateko, III. Aia-Orio Triatloi txikia eta herrikoia egin zen irailaren 2an, pasa den ostiralean. Fitgüne (Hektor Llanos) eta Arazi enpresak dira Nik Tri egitasmoaren sustatzaileak eta, triatloia ezagutu, bizi eta gozatzeko helburua du. Hala, kirolarien artean sor-tzen den batasun eta kidetasun sentimendua sustatzeko proiektua da Nik Tri, triatloia balioen transmisio-tresna bilakatuz.

Eskola izaera duen egitasmo honek gaztetxo zein helduei bideratuta dago, eta bere baitako ekitaldi guztiak jai giroan ospatzen dira. Horregatik, III. Aia-Orio Triatloi txikia eta herrikoian parte harturiko 154 neska-mutilak garaileak suertatu ziren. Izan ere, urtetik urtera partaidetza goruntz doa eta ikusgarria suertatu zen ostiraleko froga.

Hilabetea amaitu aurretik beste bi ekitaldi antolatu ditu Nik Trik. Batetik, irailaren 18an: Busti Lagunekin uratloi txikia / Busti lankideekin taldekako igeriketa proba, Donostian, eta bestetik, irailaren 24an: triatloi kross txikia, Legution.

Informazio zabalagoa behar duenak: www.niktri.com

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios