Diario Vasco

Orioko arrauneko pasarteak San Telmo Museoan ikus daitekeen erakusketan

San Telmo Museoan urriak 12a bitartean ikusi daitekeen ' Jokoak. Materia eta Erronka' erakusketa euskal kirolaren unibertsoan barneratzen da sei jokoren bidez: pilota, arrauna, harri-jasotzea, aizkora, sega eta idi eta giza probak. Ikus-entzunezkoen, argazkien, kartelen eta pertsona ospetsuen eta taldeen objektuen bitartez kirol horiek komunean dituzten gai batzuk jorratzen dira: erronka, lehia, garaipena, publikoa eta plaza.

Kirolari ezagun asko eta haien familiek euren objektu pertsonalak utzi dizkiote museoari erakusketa honetan erakusteko, besteak beste: Orio Arraunketa elkarteak, Jose luis Kortak, Joxemari Olasagastik... Erakusketara sarrera doakoa da.