Diario Vasco

Euskarako klaseak antolatu nahi dira lehenbailehen

Larraulgo Kixkurraren idiak jokoan.
Larraulgo Kixkurraren idiak jokoan. / DV

Ikasturte berri baten aurrean egonik, Aizarnazabalgo udalak euskarako klaseak antolatu nahi ditu maila ezberdinetan; talde bakoitzean hiru ikasle egon beharko dira gutxienik taldea aurrera ateratzeko. Hiru taldeak maila baxua, erdi maila eta Aisa programa (atzerritarrentzat) izango dira. Izena emateko epea bihar amaituko da, udaletxean edota liburutegian.

Kixkurraren idiak nagusi

Larraulgo Kixkurraren idi pareak eta Aizarnazabalgo Enbilenarenak lehia polita jokatu zuten asteburuan eta oso gutxigatik baino Kixkurra nagusitu eta berarentzat izan ziren jokoan zeuden 2.400 euro. Enbilen idiek 43 plaza egin zituzten eta Kixkurrarenak berriz, plaza horiek gainditu eta 27 segundu soberan izan zituzten. Ikusmin handia zegoen aurretik eta jendeak ez zuen hutsik egin, plaza betea egon baitzen.

Jaiotza berria

Kaiet Arrizabalaga Penco mutikoa jaio da; zorionik beroenak bere guraso Veronica eta Ferminentzat eta baita anaia Inharrentzat ere.