Diario Vasco

Denboraldi berri honetarako Salatxo abesbatza taldekide berrien bila dabil

Urtean zehar ekitaldi desberdinetan hartzen du parte Salatxok.
Urtean zehar ekitaldi desberdinetan hartzen du parte Salatxok.
  • Dei irekia egiten dute beraien taldean hasi nahi duten herritar guztientzat. «Gogoa eta intentzioa izatea, nahikoa», diote

Salatxo abesbatzak dei irekia egiten du beraien taldean hasi nahi duten herritar guztientzat. «Abestea zure doain sekretua izan da? Herrigintzan jardutea gustatzen zaizu? Hala bada, Salatxo Abesbatza taldekide berrien bila dabil». Datorren ikasturte berri honetarako ahots berriak behar dituztela diote. «Solfeoa jakitea ez da beharrezkoa;gogoa, intentzioa eta nahia elkartuz, nahikoa. Gainontzekoa, entsagutan ikasiko dugu».

Zahar eta gazteak bat eginik, umore eta alaitasunez, astean bitan elkartzen dira Kosta tailerrean, astelehen eta ostegunetan, iluntzeko 21:00etan.

Salatxo kide berria izateko, nahikoa ikasturte berriko lehen entsagutara agertzea. Eta oporretan dagoenak lehen entsegu hauetara ezin badu azaldu, nahikoa datorren astean agertzea edo beste edonor taldekideri esatea.

Aurtengorako asmo berriak dituzte eta horien artean hainbat irteera kanpora. Salatxok urte asko daramatza bere maila ematen, baina, esan bezala, taldekide berriak esku zabalik hartuko lituzkete. Gogoratu, Igor Arroyo dela abesbatzaren zuzendaria.