Diario Vasco
Poza galanta izan zen estropada bikaina burutu ostean.
Poza galanta izan zen estropada bikaina burutu ostean. / AZPEITIA

Getaria-Zarautz trainerua Kontxako txanda nagusian egongo da igandean

  • Kontxako estropadaren lehen txandan Cabo eta Arraun Lagunak atzetik utzita, laugarren amaitu dute gure arraunlariek

Urteko estropada onena egin zuten joan den igandean Kontxako badian Getaria-Zarautz ontziko neskak. Zuzeneko arerioa zuten etxeko trainerua, Arraun Lagunak, eta helburu nagusia hauek atzetik uztea zuten gureek.

Baina prestakuntza egoki bati esker, igandeko saio berezian donostiarrak atzetik hasi bezain laster utzi zituzten eta lehen luze bikain batekin hamar segundoko aldea zuten ziabogan. Hori ikusita Izaro Lestayoren neskek gehiago nahi zutela ikusi zen eta bigarren luzean Caboren bila atera ziren. Ziabogan bien arteko diferentzia lau segundokoa zen galiziarren alde baino bigarren luzean azken aldian egindako prestakuntzaren emaitza ikusi zen eta helmugan Eneida Etxaberen arraunlariek aurrea hartu eta sei segundoko aldea ateratzen zieten EuskoTren ligan aritu del oilarretako bati.

Poza izugarria izan da denontzat eta orain azken txanpa besterik ez da geratzen. Datorren igandean onenekin txanda nagusian egongo dira. Zorionak neskak.

Motxila gris bat galdu da

Joan den ostiral arratsaldean Getariako moilan motxila gris bat galdu zuen gazte batek bikini, toaila eta giltzak barruan zituela. Jaso duenak 685.710595 telefonora deitu dezala mesedez.

Eskertza

Joan den ostiralean Azpeitiko San Sebastian de Soreasuren parrokian ospatutako hiletara hurbildu ziren getariar guztiei esker beroenak eman nahi dizkie Amaia Mendizabal Aranbururen guraso eta senideak.

Matrikulazio epea

Musika Eskolako Matrikulazio epe dagoeneko zabalik dago eta gaur amaituko da. Altak eta bajak emateko unea da orain.