Diario Vasco

Ekitaldiz betetako asteburua eta gero, Amabirjin jaiak

Txirrindulariak eta omendutako edadetuak.
Txirrindulariak eta omendutako edadetuak. / K.A.

Hamaika kirol ekitaldi, kultura emanaldi eta jai ikuskizun eta giroaz gozatu ostean badatoz berriro ere jai giro hotsak, bihar bertan botako baita Amabirjin jaiei hasera ofiziala emango dioen txupinazoa. Horrela, pasa berri dugun asteburuan VII. Gazteen pilota txapelketaz, ardi txakur lehiaketaz, Ondarbaosko erlojupeko bizikleta igoeraz, kale giroaz, kon-tzertuez, helduei egin zaien omenaldiaz edo eta hiru urtetik behin egiten de txistularien Alarde musika emanaldiaz gozatu ahal izan dugu, eta bihartik aurrera ere beste hamaika ekimen izango ditugu igandea bitartean, hauen artean herri bazkari eta afariak, kontzertuak, zekorketak, pilota, baltsa jaitsiera, eta abar eta abar...

Aurten, eguraldi aparta tarteko, txirrindulariek emaitza bikainak lortu izan dituzte XXXI. Ondarbasoko Igoeran. Azpimarragarriena Jon Agirre gazteak lortu zuen garaipena eta errekorra: 11:15. Jarraian Joseba Albizu (11:23) eta Iñaki Gabarain (11:50) izan genituen. Nerea Irure izan zen parte hartu zuen emakume bakarra (22:39).

Primer premio en Zestoa

En el sorteo de Lotería Nacional del sábado 3, el número 12874 ha sido agraciado con el primer premio. En el estanco Mairi, se vendieron dos decimos, repartiendo un total de 200.000 euros.