Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aldaketak. Goizeko euria zela eta igandean herriko pilotalekuan eta Askatasuna plazan egon ziren sagardo postuak.
Sagardoa, berriz ere, herriko alkate

Sagardoa, berriz ere, herriko alkate

JOSU ARANBERRI

Martes, 24 de mayo 2016, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euriak ere ezin izan zuen igandean herriko sagardoaren festa nagusia zapuztu. Giro goibel eta euritsuarekin hasi zen 35. Sagardo Eguna eta ohikoa baino jende gutxiago izan zen bertara gerturatu zena, baina hala ere jai giroa izan zen nagusi, bai goizean eta baita arratsaldean ere.

Antolatzaileek eguraldia dela eta zenbait aldaketa egin behar izan zituzten. Honela, sagardo postuak herriko pilotalekuan eta Askatasuna plazan soilik topatu zitezkeen, Dema plaza hutsik egon baitzen, baina hala ere sagardoa probatu nahi zutenek horretarako aukera paregabea izan zuten, botatatzaile lanetan ibili ziren herritarrek zerbitzatuta. Horrez gain, pintxo goxoak dastatzeko aukera ere izan zen Askatasuna plazan.

Aurten 20 urte beteko dituen Noaua! Kultur Elkarteko kideak izan ziren festari hasiera eman ziotenak. Bi bazkide eta elkarteko lehendakaria izan ziren horren arduradun. Herriko trikitilariek ere sagardo zaletuen arreta bereganatu zuten oholtza gainean egindako saioan eta nola ez, sagardo botatzaileen lehiaketako irabazlea nor izan zen jakiterakoan ere ikusmina sortu zen. Azkenean, Olatz Arregi izan zen txapeldunaren txapela jantzi zuena. Ibai Arrizabalagak eskuratu zuen bigarren postua eta Ibai Gomez izan zen hirugarren.

Hala ere, egunak aurrera joan ahala giroa hobetzen joan zen eta eguerdi parterako atertu ostean, jai giroa izan zen nagusi herriko kaleetan. Elektrotxaranga alde batetik, Segiko karpan dj-a bestetik... ordu txikiak arte luzatu zen jaia.

Sagardo Egunari hasiera ofiziala eman aurretik, 'Sagardotegia, gure kolejiyua' kantatu zuen Udarregi bertsolariaren oroimenez Remigio Mendibururen eskultura jarri zela 50 urte gogoratzeko ekitaldia egin zen frontoian. Eskulturaren ondoan egitekoa zen ekimenean eskulturaren egilearen senideak, udal ordezkaritza eta Jose Luis Zumeta eta Alejandro Tapia herriko margolariak izan ziren besteak beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios